Aztertutako atal guztietan, bai fonologian, bai morfologian, bai sintaxian eta baita lexikoan ere, ezaugarriz ezaugarri saiatu gara bakoitzaren eremu zehatza zein den azaltzen. Aipatutako ezaugarriok bost multzotan banatu daitezke:
a) Gaztelaniaren eraginez gertatu diren Hego Euskal Herriko bilakaerak:
• [x] soinua erdarazko maileguekin.
• Gaztelaniazko [θ] hotsak gero eta indar handiagoa.
• Nor-Nork saileko aditz laguntzailearen ordez, Nor-Nori-Nork sailekoa.
• Zehar-galderak baldintzazkoekin nahastea.
• Kausazko perpausak moduzkoekin nahastea.
b) Mendebala baino eremu zabalagoa hartzen duten ezaugarriak:
• a + a > ia (<ea).
• i + a, e, o > ija, ije, ijo.
• er > ar.
• Berba batzuk u- daukate hasieran i- orokorraren ordez.
• -ain orokorragoaren ordez -an berba batzuetan.
• z > s eta ts > tz.
• *ani > ain (Iparraldean bezala).
• Asimilazio bustidura indartsua.
• Ergatibo plurala eta ergatibo singularra berdinak.
• -on > -o(i), gaztelaniazko maileguetan.
• Nor-Nori-Nork saileko adizkien ordez, Nor-Nork sailekoak erabiltzen dira Nori lehenengo pertsona singularra edo plurala denean.
• Partizipioarekin –ta.
• Perpaus osagarrietan aditz nagusia pentsatu, begitandu, uste eta abarren modukoa denean –la.
• Pluralgileei dagokionez, -te orokorragoaren ordez, -e da Nork-i dagokiona 3. pertsonan (ekialdean bezala).
c) Mendebaleko ezaugarriak:
• Berdindu egiten dira NOR singularrean e eta a amaiera duten berbak.
• [j] bokalerdiaren ondoren z > x eta tz > tx.
• i bokalak z > x.
• Ez dago bustidura adierazgarririk.
• p, t, k > b, d, g bilakaeran hiru salbuespen: altara, dénpora, jénte.
• -n duten aldaerak: upiñ, miñ, mamiñ...
• Erakusleek forma bera dute singularrean eta pluralean.
• “Edo + izenordain galdetzailea” egiturako izenordain sail osoa.
• “Izenordain galdetzailea + edo + izenordain galdetzailea” egiturako sail osoa.
• Artikulu hurbila.
• -txu txikigarria.
• Izenordain indartuak neu sailekoak.
• Gaztelaniazko maileguetan -(c)ion > -siño.
• Aditz-izena eman, utzi edo mugimenduzko aditzen osagarria denean eta norabidea edo helburua adierazten duenean zertan kasua dago.
• Nor-Nori-Nork saileko adizkietan *eutsi erroa.
• *edun duten adizkietan -o- erroa, 3. pertsonan -au- erroa.
• Nor-Nori saileko adizkietan z- orokorraren ordez, j-.
• Aginteran, ahaleran eta subjuntiboan egin saileko aditz laguntzaileak.
• *-ino- erroa dago.
• “Ari izan” edo “jardun”-en ordez, “egon” eta “ibili”.
• Urten eta i(g)on aditzak iragankorrak dira.
• -ido partizipioak -idu egiten dira.
• Iraganaldiko 3. pertsonetan Ø- da Nor-i dagokion ezaugarria, z- orokorraren ordez.
• Egon-en trinkoek -s pluralgilea.
• Erakusleak izen-sintagmaren aurretik.
• Bi zenbatzailea izenaren eskuman.
• “Bai ala ez” motako galderetan ala.
• Mendebalean sortutako berrikuntzak lexikoan: astegunak, hilabeteak, leges, nortzuk, seintzuk, sertzuk.
d) Mendebal sortaldeko ezaugarriak:
• e + a, e, o > ia, ie, io disimilazioak.
• o + a, e, o > ua, ue, uo disimilazioak.
• Soziatibo singularrean -gaz eta pluralean –kin.
• Hurbiltze adlatiboan -rutz forma.
• Juan-en eta erun-en trinkoek -i- daramate.
• Mendebal sortaldekoak diren eta sartaldean ez dauden hainbat berba eta aldaera daude.
e) Lekeitio eta inguruko ezaugarriak:
• [ʒ] ahoskera.
• Eduki aditzaren forma trinkoetan -au- erroa.
• -ado partizipioak -a egiten dira.
• Ibili-ren forma trinkoek -s eta -tza- pluralgileak forma pleonastikoak sortuz.
• Lexikoan itsas munduarekin eta eguraldiarekin lotutako berbak, irainak eta onomatopeiak.
• Eskuéra aldaera.
Ezaugarrion banaketak argi erakusten du Lekeitioko hizkera mendebal sortaldeko azpieuskalkikoa dela, baina beste ondorio bi ere erakusten dizkigu:
1. Lekeitioko euskarak gaztelaniaren eragina jasan duela Hego Euskal Herriko gainerako hizkera guztiek bezala.
2. Lekeitioko euskara nortasun handikoa dela, inguruan dituen hizkeretatik bereizten duten hainbat ezaugarri berezi garatu dituelako. Hala ere, esan beharra dago, gainerako herriekin hartu-eman handirik ez izatearen ondorioz, Bizkaia kostaldeko herri gehienetan ere gauza bera gertatu dela.