PH-ren arabera, harresiaren barruan zegoen dorretxe hau, eta Arteita familiarena izan bide zen. Baina Ateako Arteita dorreak ez bezala, ez du zutik iraun gaur arte. Badirudi Bizkaiko andere Maria Diaz Harokoaren jauregien aldamenean zegoela, eta 1595. urtean erre egin zela. Ordutik ez dugu dorretxe horren berririk dokumentuetan, orubearena bakarrik. 1793. urtean, Santiago Uskolaren jabetza bihurtu zen orube hori eta harek etxe bat eraiki zuen. Horren ondorioz, badakigu dorretxea elizaren, aurreko plazatxoaren eta udaletxeko plazaren artean egon zela kokatuta, eta ziurrenik dorre bakar batez osatutako eraikina izan zela.
Lekeitioko kultur eta natur ondareak
4.4.5.- Arteita dorrea (Elexatea)
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia