Ezagutzen ditugun aztarnategi guztiak haitzuloetan dauden arren, aire librean ere izango ziren ziurrenik. Hala ere, zailagoa da mota honetako kanpalekuak aurkitzea, eguratsaren edo landarediaren beraren eraginagatik iraunkortasun urrikoak baitira. Zazpi dira gure zonaldean Paleolito garaiko aztarnak dituzten aztarnategiak, gehienak Lea ibaitik hurbil eta 200 metrotik beherako altueran: Lumentxa, Santa Katalina, Armintxe, Abittaga, Goikolau, Armina, Laminak eta Atxurra.
Lekeitioko kultur eta natur ondareak
2.3.2.- Aztarnategiak
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia