Arku zorrotzeko arkosolioa da hilobi gotiko hau (argazkia) . Trazeria trilobulatuarekin apainduta dago, eta loreekin eta floroi batekin errematatutako gablete batean azpian dago. Ohearen aurrealdean eta goiko arkuarteetan bost armarri ditu. Bostak dira Atieta edo Arteita familiaren armak eta tradizionalki hilobiak Iñigo Atietaren gorpuzkiak gordetzen dituela uste izan da. Armadore eta militar ezagun horrek 1503an domingotarren komentuan kapera bat eraikitzeko agindu zuen, eta baliteke denboraren poderioz, hilobi hura Santa Maria elizara ekarri izana.
Ez da hau, alabaina, monumentuarekin lotutako pertsonaia bakarra. Hilobiaren gainean egurrezko kutxa bat dago, Pedro Bernardo Villarreal de Berrizen leinuari dagokion armarri polikromatua duena.