Masta puntan egoten zen begiraleak “balia ababorrian!” edo “balia estriborrian!” oihukatzean, kapitaina masta puntara igotzen zen ea zer-nolako balea zen ikusi eta, horren arabera, zelan eraso erabakitzeko. Ontzia bi kilometrotara hurreratzean, txalupak itsasoratu eta belaz edo arraunez abiatzen ziren balearengana. Ahalik eta isilen nabigatzen zuten, toletak eta estrepoak koipez igurzten zituzten ateratzen zuten karraka eragozteko.
Lau txalupa izaten ziren: lehenengoaren patroia kapitaina bera izaten zen, bigarrenarena pilotua, hirugarrenarena maisua eta laugarrenarena kontramaisua. Gainerako guztia Kantauriko kostaldean egiten zen modu berean egiten zuten.