Glaziazioaren amaiera eta Holozenoaren hasieratik –klimaren epeltze aldia– erromatarren sasoira arte lau etapa bereiz daitezke, eta horietan lehena Mesolitoa dugu. Sasoi horretako ekonomia ehiztari-biltzailea zen oraindik, eta hosto erorkorreko basoak ziren nagusi. Batez ere, hurritza, urkia eta haritza. Labarretako artea desagertu egin zen eta, tresnei dagokienez, arpoiak eta beste jaurtigai batzuk nagusitu ziren. Lumentxa, Atxurra, Abittaga eta Goikolaun Mesolitoko aztarnak dauden arren, ez dira oso esanguratsuak.
Lekeitioko kultur eta natur ondareak
2.2.4.- Mesolitoa (K.a 9800-4800)
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia