Ermitak edo baselizak[1]
Lekeitiok gutxienez sei baseliza edo ermita izan ditu bere historian: Pietate Kristo Santuarena, San Juan Talako, San Nikolas Barikoarena, Antzorisko Santa Katalinarena, Santa Elena/San Roke eta Arropaingo Magdalenarena. Guztiak gutxienez XVI. mendetik dokumentatuak, herrian erlijioak izandako garrantzia erakusten dute. Hala ere, sei ermita horietatik, gaur egun, hiru baino ez dira kulturako erabiltzen: Pietatearena, Magdalenakoa eta San Juan Talako ermita. Tenplu txiki horiei, ordea, Ateako guruztoki berezia eta zenbait horma-hobi gehitu behar zaizkie. (planoa / izenak)
[1] Atal hau egiteko batez ere “Muñiz, J. 2008. Lekeitioko erlijio-ondarearen gida. Lekeitioko Udala” laneko testua hartu dugu oinarritzat, zenbait kasutan moldatuta edo laburtuta, eta beste batzuetan informazio osagarria gehituta.