Saltatu nabigazioa

4.6.3.2.- Altxaera

Altxaera  (planoa)

Tenpluaren altxaera alboko habearteen eta erdikoaren arteko garaiera ezberdintasunagatik nabarmentzen da, eta ezaugarri hori puntu goreneko estilo gotikoaren bereizgarrietako bat dugu. Habearte nagusia hiru mailatan dago banatuta, batetik banaketa-arkuteriak, bestetik, triforioa eta azkenik, lehiatilak. Eraikinaren berdinginak eraikuntza-material ezberdinak dituztelako bereiz daitezke. Euskarrietan, arkuetan, triforioan, gangetako nerbioetan eta leihateetan hareharri urreztatuzko harlandua erabili zen. Bestalde, hormen itxitura eta berme batzuen oinetan kareharri grisa dugu.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia