Saltatu nabigazioa

4.6.2.4.- Elizapea

Elizapea    (argazkia)

Enparantzaren aldean dago elizapea. Arestian esan bezala, ez da tenpluak izan zuen lehena. Izan ere, XIX. mendeko erreforman 1669an Lucas Longak diseinatu eta Francisco Elorriaga eta Martin Zuloagak eraikitako elizape zaharra desmuntatu eta berria eraiki zen. 1669ko elizape hura Dominiken komentuan ikus dezakegu gaur egun.

Gaur egungo elizapea, beraz, 1881-1883 urteen artean egindako lan neogotikoa da. Gurutze-gangek estalitako bost tarte ditu, eta beste hainbeste arku zorrotzen bitartez dago enparantzara irekita. Aurreko elizapea baino askoz monumentalagoa da, bere barrualdeak ia-ia alboko habeartearen garaiera eta zabalera baititu.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia