Aipatu ditugun dorretxeez gain, dokumentu idatzien eta arrasto arkeologikoen bidez, badakigu beste hainbat dorre izan zirela Lekeition. Horietako batzuk lirateke, Gonzalo Maisuaren dorrea –Uriarte auzoan–, Alostorrea –Ispasterko bidean, harresitik laurehun bat metrotara–, Ayatorrea –harresiaren eta Santo Domingo komentuaren arteko kaletxoan–, Elexateako zabalguneko dorrea, Idoaldegiko dorrea, Uribarriako dorrea –agian Sosoaga jauregiaren aurrekaria–, edo Ybarra dorrea –Dendari kalean–. Baina zoritxarrez ezer gutxi dakigu dorre horien gainean, eta beraz, ezin dezakegu askoz gehiagorik esan.
Lekeitioko kultur eta natur ondareak
4.4.11.- Beste dorre batzuk
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia