- Kausazko perpausetan “aditza + -ela + eta” dago: partuun e txarto datorrela ta tira batetik ero tira bestetik eta jiboso (24-25).
- Erakusleak izen-sintagmaren aurretik jartzen dira Lekeition eta mendebalean: ori gixonori (56-57), ori jibua (60), ori arotza (80), ori farola (100), ónek señerúuk (99), órrek gáusok (88) órrek upíñak (119), árek sorgínak (54) arék beste jibosuak (65). Hala ere, euskara batuaren eraginez, gazteenak hasi dira eskuman jartzen. Transkripzioan ere badago adibiderik: egun artan (31).
- Hego Euskal Herri guztian bezala, gaztelaniaren eraginez, Lekeition ere zehar-galderak baldintzazkoekin nahasten dituzte Hau adin guztietan gertatzen da, baina badirudi gazteek gutxiago egiten dutela, ziurrenik, eskolan zuzendu egin izan dietelako: an dos itxóten, ostera be, ia ikústen badábe (eta ez dáben) ori katuori an igiri (114), da beti eote sírin negúun eueldi txarráas da, ia gáusak ondo badóos, txalúpak eta ondo badábis (eta ez dabisen) (107-108-109).
- Kausazko perpausak ere, aurreko arrazoi beragatik, moduzkoekin nahasten dituzte: eseuáles argirik (33), ba lagúna(k) taukoséles (36-37).
- Mendebal guztian bezala, “bai ala ez” motako galderetan ala sartzen da Lekeition galderari indarra emateko: ekarrikosu ala?, badao ala?
- Bi zenbatzailea izenaren eskuman jartzen da Lekeition eta mendebalean: famíli bi (9), lagun bi (18), aros bíjak (26), señero bijetátik (116). Hala ere, euskara batuaren eraginez, gazteenak hasi dira ezkerrean jartzen.
- Perpaus osagarrietan aditz nagusia pentsatu, begitandu, uste eta abarren modukoa denean -la esaten da Lekeition eta mendebal zabalean: e pentzáten dábe lengo gixona dala (80)
- Helburu eta kausa perpausetan -tiarren darabilte: euskaldúnak ixatiárren zémat pasa biar, biárrak ondo etxiarren emon dótze emon dotzéna.
Lekeitioko kultur eta natur ondareak
9.1.2.4.- Sintaxia
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia