Neolitoan aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren. Besteak beste, gizakia animalia eta landare espezie batzuk etxekotzen hasi zen. Horrela, Mediterraneotik etorritako espezie batzuk bertoko jatorrizko espezieen ordez sartu ziren. Baina, azpimarratu behar da, Neolitoa berandu hedatu zela Atlantiko alde honetan.
Lumentxa eta Santa Katalinan zenbait aztarna agertu diren arren, Lea ibarrean ez dago garai honetako aztarna askorik. Aipatzekoak da, Oiz edo Kalamua mendietan, hurrenez hurren, hilobi funtzioa luketen sei eta hiru trikuharri agertu direla.