Garai hartan hildakoak leizeetan edo monumentu megalitikoetan lurperatzeko ohitura hedatu zen. Hala ere, Lea ibarrean ez da trikuharririk edo bestelako monumenturik agertu, eta ditugun ehortze bakanak haitzuloetakoak dira. Gorpu multzoak aurkitu direnez, ziurtasunez jakin dezakegu erritu horiek egiten zituztela. Horrez gain, badirudi nolabaiteko hatuak jartzen zizkietela ehortziei, hala nola zeramikazko ontziak, apaingarriak, hezurrezko kutunak eta abar.
Lekeitioko kultur eta natur ondareak
2.4.4.- Heriotza errituak
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia