Saltatu nabigazioa

4.6.3.4.- Triforioa

Triforioa (argazkia) bi metro inguruko garaiera duen galeria estua da eta, esan bezala, erdiko mailan dago. Ez zuten helburu zehatz batekin eraiki, eta apaintzea da bere funtzio nagusia. Bestalde, ohikoa da Euskal Herriko arkitektura erlijioso gotikoan. Habearte nagusiaren aldera dago irekita erdi-puntuko arku lobulatuen eta kuadrifolio kalatuko karelen bitartez. Era berean, azken horiek erritmo ezberdinetan banatuta daude, bariazioen bidez triforioa edertzeko.

Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia