Goi Paleolitoko biztanleria talde nomada txikiek osatzen zuten eta, nolabait, aurrez zedarritutako eremu batean mugitzen ziren. Haitzuloetan nahiz aire libreko kanpalekuetan bizi ziren. Landare eta fruituak biltzen zituzten, baita ugaztun basatiak ehizatu ere. Horrez gain, ibai edo itsasoan arrantzan egiten zuten eta, dietaren osagarri gisa, itsaskiak ere biltzen zituzten. Magdalen Aldiko gizakiak Homo Sapiens espeziekoak zirela ziurra den arren, ez da erraza Lea ibarrean bizi izan zirenen deskribapen fisiko zehatza egitea, gurean ez baitaukagu apenas garai hartako giza aztarnarik (argazkia).
Lekeitioko kultur eta natur ondareak
2.3.- Magdalen Aldiko ehiztari-biltzaileak
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia