Upaetxea (argazkia) Arranegiko zabalean dago kokatuta eta, dorretxea baino, jauregia dirudi. Aurrealdeko fatxadan armarri dotore bat dauka ondoko inskripzioarekin: “Doña F.A. Urtiz de Abaroa, Biuda, mujer que fue del Capitan G.ª de Uribe. 1.6.0.2.”. Antza, urte horretan burutu zen aurrealdeko zatiaren zaharberritzea, eta zenbait urte geroago portuko aldera ematen duenarena. XVII. menderako, Lekeitioko eraikin garrantzitsuenetako bat zen eta, besteak beste, badirudi garia gordetzeko erabili zuela Udalak. Hala ere, ez da ageri PH dokumentuan ez beste inon. Beraz, ezin dezakegu ezer gehiago esan bere iraganari buruz.
Lekeitioko kultur eta natur ondareak
4.4.9.- Arranegi edo Upaetxea dorrea
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu 4.0 Lizentzia